miércoles, 10 de marzo de 2010

bideoa
http://www.youtube.com/watch?v=KRbvGwXz3Uo

txuriko

Gu gazte giñadela txalupa guztiak
zakurtxo bat ohi zuten ontzi barrenean
begi erne, abilla, ez zen zaunkaria
ihes zihoan arraina harrapatzailea

Seme esango dizut nola gertatzen zen
punttutako arraia, suelto batzuetan
legatza ospa, ihes, txakurra jauzten zen
'ta bet-betan arraia hartzen zuen hortzetan.

Lana horren saria 'txakurraren partia'
deitzen genuen guziok, ongi merezia
maitea-maitea zen txakur ehiztaria
txalupa betetzen zuen anima gabeak.

Unea etorri da zuri kontatzeko
zer nolako txakurra zen gure Txuriko
uhin izugarriak ez zuen izutuko
arraia utzi baino, lehenago itoko.

Goiz itsusi batean ez naiz ez ahaztuko
bere lana beteaz jauzi zen Txuriko
baga haundi artean, ehiza ez utziko
legatz haundi batekin ito zen betiko.

alboka tradizionala

Bizkaian, Arratia eta Nerbioi ibarretan tradizio handia egon da XIX. mendetik, albokari handiak emanez: Anbrosio Gorostiaga "Anbros" (1867-1926), Bernardino Zautua, Tiburtzio Elezkano (1906-1958) eta Silbestre Elezkano "Txilibrin" (1912-2003) Igorrekoak; Migel Larrinaga "Txuskoa" (1881-1921), Alejo Etxezarraga eta Eugenio Etxebarria (1920-2008) Dimakoak; Graziano Lekue "Txisperue" (1882-1945) Zeberiokoa; Jose Amundarain "Muñegi" (1895-1969), Emilio Sagarna eta Andoni Goikoetxea Zeanurikoak; Ildefonso "Pontxo" Orue (1902-1980) eta Benito Iragorri (1906-1973) Lemoakoak; Alejo Gurtubai "Barberue", Juan Kruz Valle eta Juan Otxandio (1927-2000 Galdakaokoak; Jose Mari Bilbao eta Leon Bilbao semea (1916-1990) Arteagakoak; Inazio Uribarri "Andaluze" Dima/Zaratamokoa eta Manu Barandika Bediakoa.

albokaren atalak

alboka instrumentua

Alboka euskal musika tresna tradizionala da, klarinete bikoitza dena. Izena arabieratik omen dator: al-bûq (البوق).